XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta segurki bertze guziek bezala, jin gogo zuten ichil ichila arbolaren ikusterat.

Bainan, zorigaitzez, eguberriri buruz, etchean izigarriko garbitasunean ari ziren.

Neskatoa han zabilan, jatsa besoen puntan, karraka, torta, zokomoko guziak harrotzen zituela lurrean eta soladuretan.

Lupiek ahal zuten lekurat ihes egin zuten biziaren salbatzeko.

Eta horra zertako ez zuten oraino arbola ikusi ahal izan.

Norbaitek, sekulan hatcheman balitu bidean!.

Alta, bada, lupiek maite dute bazterretan zer pasatzen den ikustea.

Pentsa beraz nola ziren gain-gainetik kechatiak.

Heien buruzagiak, lupu beltz bizardunak, zuen dener igorri mezia eguna zeno egoiteko zokoetan ontsa gorderik.

Eta arratsean denak lo izaiten zirelarik, ichil ichila joanen ziren denak; Erran eta egin zuten.

Jautsi ziren, ichil ichilla, ganerretarik.

Igan ziren, ezti eztia, sotoetarik.

Han ziren ama-lupiak eta aita-lupiak; amatchi eta aitatchiak; gazteak eta ondar sortiak.

Borta petik pasaturik, urbildu ziren arbolari.

Bainan leihotik pasatzen zen ilhargi argia ez zen aski azkarra arbola begi kolpe batez ikusteko.

Zer egin? Igan arbolaren gainerat, adarrez-adar, kaskoz-kazko, edergailuz-edergailu, denetaz begiak bethetzeko eta asetzeko.

Eta gero gauza miresgarri hori alderdi guzietan kurritu ondoan, begiak choraturik, ichil-ichila gibelerat joan.

Zer orhoitzapen ederrak, teilatutik iguzkitarat dilindan edo soto ilhuneko zoko batean gorderik pentsaketa artzeko!.

Goizalderat, aingeru bat jautsi zen ikusterat arbolan bazen deus faltarik.

Jesusen sortzea hain da gauza miresgarria nun ez bailuke nahi haur bat izan dadin, gauerdiko mezatik lekora, arbolan zerbaiten eskasez geldi dadin.

Jeutsi zen beraz aingeru bat eta, o lastima! o zorigaitza!.

Zer du ikusten? Zapino charmanta, gainetik behera, adar punta batetarik bertzerat, dena lupu sarez josia!.

Heien zeta hariak han zabiltzan dilindan edergailu guzien artean.

Zer egin? Eguberriko arbola bat lupu-sarez betherik?.

Nork du sekulan ikusi holako itsuskeriarik?.

Ez, egiazki, ez zen hola uzten ahal.

Eta orduan, aingeruak othoitz eginik Jainkoari, ufa haundi bat egin zuen lupu-sare guzien gainerat.

Zer zen orduan gertatu? Lupu-sare guziak jari ziren zilharraren pare.

mila sus dirdiratzen zutela.

Zer gauza pollita! Egun hartarik goiti omen dira eguberriko arboletan dilinda ezartzen zilharrezko hariak....

DENA DEN.